08:31

Bake prozesua

GUdari Eguna

ETA:'Gero eta zabalagoa da erabakitzeko eskubidearen aldeko aliantza'

Erredakzioa

Gara egunkariak argitaratutako agiri batean, ETAk baieztatu du "erabakitzeko eskubidea gauzatzeko prozesu demokratikoa abiatzeko tenorea dela".

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gudari Eguna dela eta, ETAk agiri bat plazaratu du Gara egunkarian eta, esan duenez, 'gero eta zabalagoa da erabakitzeko eskubidearen aldeko aliantza' eta "erabakitzeko eskubidea gauzatzeko prozesu demokratikoa abiatzeko tenorea da".

Argitaratutako komunikatuaren arabera, ETAk "gure prozesua bizkortzeko dagoen testuinguru historiko egokia" nabarmendu du; "erabakitzeko eskubidearen eztabaida nazioarteko agendan sartua dago, bereziki Eskozia eta Kataluniako prozesuen ondorioz", esan du.

"Erabakitzeko eskubidea aldarrikapen hegemonikoa da Euskal Herrian, gero eta sektore zabalagoetara iristen ari dena. Gehiengo nahikoa dago prozesuan urrats erabakigarriak egiteko eta, eztabaidan eta ekintza zehatzetan sakondu ahala, indar berriak atxikituko direla aurreikus daiteke", gaineratu duenez.

Horrez gain, ETAk herriak hitza hartu eta erabakitzeko "behar handia" dagoela azpimarratu du eta "Euskal Herriak herri gisa dituen beharrei eta herritarren beharrizanei erantzuteko baliabideak" behar dituela esan du.

Organizazioaren arabera, "aldebakarreko bideari -eta prozesu demokratikoari- ekin behar" zaio une honetan, herritarrek hitza har dezaten; hau da, "Euskal Herrian adostua eta Euskal Herrian egikaritua, prozesu konstituziogile baten gisara".

Halaber, "erronka nagusiak" ere aipatu ditu ETAk, esaterako, nazio eraikuntzan sakontzea, langileen eskubideen aldeko borroka eta preso eta iheslariek etxera itzultzea lortzea.

Azkenik, ezker independentistak "militante guztiak aktibo eta elkarlanerako prest" izan behar dituela nabarmendu du, " eremuz eremu aliantzak egitea eta indarrak metatzea arrakastarako gakoetako bat izango baita".

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • ETA gaur

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena