Politika -

Gabonetako ordainsaria

Aste erabakiorra, euskal funtzionarioen ordainsariaren auzirako

Auzitegi Konstituzionala asteartean bilduko da, eta baliteke Espainiako Gobernuak eskumen gatazkaren inguruan aurkeztutako errekurtsoa onartu ala ez erabakitzea.

Auzitegi Konstituzionala asteartean bilduko da. Efe.
Gabonetako ordainsaria | Gabonetako aparteko ordainsaria, Euskadin
Auzitegi Konstituzionala asteartean bilduko da. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako 67.000 funtzionarioetzako, hastear dagoena aste erabakiorra izan daiteke, izan ere, Auzitegi Konstituzionalak Gabonetako aparteko ordainsariaren inguruan erabaki bat hartu eta ordainketa behin-behinekoz indargabetu dezake.

Iragan asteazkenean, Espainiako Gobernuak Jaurlaritzaren erabakiaren aurkako errekurtsoa aurkeztu zuen Konstituzionalean. Patxi Lopezen jarduneko gobernuaren erabakia errege-dekretu batean onartutakoaren kontra doala salatu zuten.

Gatazkaren auzia ez da agertzen iragan ostiralean astearteko bilerari begira egindako gaien zerrendan, baina baliteke astelehenean edo asteartean bertan gai hori zerrendara gehitzea.

Beraz, baliteke Konstituzionalak aste honetan bertan aztertzea eskumen gatazkaren gaia, eta Gobernuak aurkeztutako errekurtsoa ere onartu ala ez onartu erabaki dezake. Onartzen badu, ordainketaren behin-behinekoz indargabetuko du.

Hilaren 20an edo 21ean ordaintzeko asmoa

Gasteizko Exekutibotik azpimarratutakoaren arabera, funtzionarioen aparteko soldata abenduaren 20an edo 21ean ordaintzen dute normalean, baina oraingoan data zehatzen bat ematea saihestu dute.

"Gure asmoa Gabonetako aparteko ordainsaria ordaintzea da, eta horretan gabiltza", adierazi dute, nahiz eta Espainiako Gobernuak errekurtsoa aurkeztu duen Auzitegi Konstituzionalean.

Jaurlaritzak aparteko ordainsaria emateko erabakia txosten juridiko batean oinarrituta dago.

Salaketak

Patxi Lopezen Gobernuaren arabera, Mariano Rajoyren Exekutiboak "aurrekari" bat ezartzea saihestu nahi du, beste erkidegoetan gerta daitekeenari begira.

Euskadirentzat, Espainiako Gobernuaren errekurtsoa "abusua" da, eta "xantaia kutsua du", "funtzionarioak ikaratu nahi dituzte gatazka juridiko eta politikoan eragina izateko", eta hori, Lopezen Gobernuaren iritziz, "gaitzesgarria" da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea