Politika -

Inbestidura saioa

EAJren 'indeterminazioa eta autodependentzia' kritikatu ditu EH Bilduk

Urkulluren murrizketa politikaren kontra eta bakegintza mailan zenbait alderdik agertzen duten immobilismoaren kontra egin duJuan Arzuaga EH Bilduko bozeramaileak.

Julen Arzuaga EH Bilduko bozeramailea
Julen Arzuaga EH Bilduko bozeramailea
EH Bilduk EAJren 'inmobilismoa' kritikatu du

00:43

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJko buruak egindako proposamenen aurrean, Laura Mintegik goizean proposatutako proiektuak arazoei irtenbideak bilatzen dizkiela defendatu du Julen Arzuaga EH Bilduko bozeramaileak. Urkulluk proposatutako eredua baztertu egin du, haren ustez koalizio abertzaleak proposatzen duen ''autodeterminazio eta independentzia'' ereduen aurrean, ''indeterminazio eta autodependentzia'' eredua da EAJrena.

Arzuagaren hitzetan, lehendakarigaiek bi eredu ezberdin aurkeztu dituzte: ''Jarraikortasunean oinarritutakoa eta progresista''. ''Zure hitzak jarraikortasunaren itxura du, nobedade eta ilusiorik gabekoa'', esan dio Urkulluri.

EH Bilduko ordezkariak Urkulluren murrizketa politika kritikatu du, eta azpiegitura handietan (TAV eta Pasaiako portua) murrizketarik iragarri ez izana salatu du.

"Etsairik gabe geratu dira''

Bakegintza mailan, zenbait alderdik agertzen duten immobilismoaren kontra egin du Juan Arzuaga EH Bilduko bozeramaileak. ''Etsairik gabe geratu dira'', esan du.

Ildo horretan, ''errelatoaren kontakizun kolektiboa'' egitea proposatu du, eta EH Bildu Lebegiltzarraren edozein batzorde edo ponentziatan parte hartzeko asmoa agertu du.

Halaber, Legebiltzarrean posizioak argi uzteko saio monografiko bat egitea proposatu du EH Bilduk. ''Gure konpromisoa zintzoa eta irmoa da. Formula edozein izanda, baina biktima guztiak aintzat hartuta'', gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea