Politika -

Eskutitza mezu elektronikoan

Egindako lana eta leialtasuna eskertu dizkie Lopezek funtzionariei

Eusko Jaurlaritza berriarekin jarrera bera izatea eskatu die.

Patxi Lopez. EFE
Patxi Lopez
Patxi Lopez. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken hiru urte eta erdian egin duten lana eta agerian utzitako leialtasun eta ardura eskertu dizkie Patxi Lopezek Eusko Jaurlaritzako funtzionario eta langile publikoei.Halaber, Eusko Jaurlaritza berriarekin zerbitzu eta profesionaltasuna jarrera bera izatea eskatu die.

Patxi Lopezek mezu elektroniko batean igorritako eskutitz bidez eman dizkie eskerrak funtzionarioei, Iñigo Urkullu lehendakari berriak kargua hartu baino lehenago.

''Euskadin ziklo politiko bat ixten'' dela eta berarekin ziklo pertsona eta profesional bat bukatzen dela azaldu die bertan Lopezek.

''Urte hauek zoragarriak izan dira; elkarrekin gauza handiak egin ditugu, eta ziur nago legegintzaldi honetan martxan jarritako politika eta egitasmo askok jarraipena izango dutela', esan die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea