Politika -
Lurraldeko batzordea
Gomezek eskuzabala izatea eta lekukoa ematea eskatu dio Rubalcabari
Madrildarraren ustez, alderdiaren egoera ez da primarioekin edota konferentzia politiko batekin konponduko.
Redacción
Tomas Gomez Madrileko Alderdi Sozialistako idazkari nagusiak eskuzabala izateko eta beste pertsona batzuei lekukoa emateko eskatu dio Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusiari, ongizatearen estatuaren deusestapena saihesteko.
Madrileko agintarisozialistak PSOEren lurraldeko batzordean egin ditu proposamenak, PSOE aldaketaren bidea ibiltzen hasteko helburuarekin.
Bere hitzaldian, gainera, alderdiak egun bizi duen egoera konpontzeko Kongresu berri bat egitea dela iradoki du, primarioak egitea edo Konferentzia Politikoa antolatzea nahikoa ez dela esanda.
Babesik ez
Javier Fernández Asturiaseko presidentea eta batzordeko koordinatzaileak alderdiko baroien izenean erantzun dio Gomezi, bere proposamena "lekuz kanpo" dagoela esanda.
Fernandezen ustez, "bildutako guztiek Rubalcabaren alde egin dute", agintari madrildarraren proposamena baztertuta.