Politika -

Konfiantza berreskuratu nahian

Rubalcaba: 'PSOEko organuek hala eskatzen badidate, dimitituko dut'

PSOEko idazkari nagusiak adierazi duenez, "indarrik edo babesik gabe geratzen naizen egunean, dimisioa aurkeztuko dut, dudarik ez izan".

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusia. Argazkia: EITB
Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusia. Argazkia: EITB
Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusia. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusiak ostegun honetan esan duenez, PSOEko zuzendaritzako organuek hala eskatuko balute, hark dimisioa aurkeztuko luke. "Nire alderdiko organuek esaten badidate 'Alfredo, horrek ez du funtzionatzen, dimisioa aurkeztu behar duzu', handik minutu batera hori egingo nuke", azaldu du SER irrati-katean eskainitako elkarrizketan.

Asteazkenean ildo berean hitz egin zuen Rubalcabak. "PSOEko Kongresu demokratiko eta autonomoak aukeratu nau, proiektu alternatibo baten bidez herritarren konfiantza berreskuratzeko, eta hori bete egingo dut", azpimarratu zuen.

"Alderdiko kideek hemen jarri naute eta horiek ere kendu ahal naute", azaldu du gaurko elkarrizketan, "ez da Alfredo Perez Rubalcabaren arazoa, PSOE osoarena baizik. Indarrik edo babesik gabe geratzen naizen egunean, dimisioa aurkeztuko dut, dudarik ez izan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea