Politika -

Adierazpen polemikoak

Garzon epailea, ETArekin hitz egitearen alde

Auzitegi Nazionaleko epaile ohiaren esanetan, Arnaldo Otegik "kontuan izan beharreko merituak egin ditu", eta "herrialde guztietan" torturatzen dela onartu du.

Baltasar Garzon Auzitegi Nazionalako epaile ohia. Argazkia: Efe
Baltasar Garzon Auzitegi Nazionalako epaile ohia.
Baltasar Garzon Auzitegi Nazionalako epaile ohia. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baltasar Garzon Auzitegi Nazionalako epaile ohia "Zuzenbidezko Estatuaren barruan" ETArekin hitz egitearen alde agertu da eta Arnaldo Otegik "kontuan izan beharrekoa merituak" egin dituela azpimarratu du.

La Sexta telebista-kateko 'Salvados' saioan azaldu duenez, "ETA erakunde terrorista agerian uzten ari da borroka armatuari eusteko asmorik ez duela, iragana da eta gaindituta dago, beraz, gerturatze bat egoteko eta Zuzenbidezko Estatuaren barruan hitz egiteko garaia iritsi da".

Arnaldo Otegi

Arnaldo Otegiren kartzelatzeaz ere galdetu diote Garzoni. "Egoera erabat desberdina da eta bistakoa da bakea lortzeko eta ETA erakunde terrorista gisa desagerrarazteko laguntzen ari dela" adierazi du Garzonek. Era berean, Otegik "kontuan izan beharreko merituak" egin dituela azpimarratu du.

Tortura

Bestalde, Garzonek esan du "torturaren kontra borroka gehien" egin duen epailea izan dela eta erantzun argia eman du Espainian tortura erabiltzen ote den galdetu diotenean: "Herrialde guztietan torturatzen da, kezka handietako bat da, eta aurre egin behar zaio".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea