Politika -

Aldaketak

Aitor Esteban EAJren bozeramailea, Kongresuan, Erkorekaren tokian

Pedro Azpiazu izango da aurrerantzean bozeramaile albokoa. Bestalde, jeltzaleek Arantza Tapia eta Josu Erkoreka diputatuen tokia nortzuk hartuko duten erabaki beharko dute.

Argazkia: EAJ
Argazkia: EAJ

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka diputatuak kargua utzi du, eta Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saileko burua da astelehenetik. Diputatu izateaz gain, Kongresuan EAJren bozeramailea ere bazen, baina dagoeneko jeltzaleek izendatu dute bozeramaile berria: Aitor Esteban. Hala ere, EAJk ez du jakinarazi nortzuk ordezkatuko dituzten Arantza Tapia eta Josu Erkoreka Espainiako Kongresuan.

Euskadi Buru Batzarrak atzo hartu zuen Aitor Esteban bozeramaile izendatzeko erabakia, eta Estebanek berak gaur goizean baieztatu die albistea kazetariei Bozeramaileen Batzordera sartu aurretik.

Orain arte, Aitor Esteban izan da bozeramaile albokoa, eta haren tokia Pedro Azpiazuk hartuko du.

Arantza Tapia (Garapen Ekonomikoa eta Lehiakortasun Saileko burua) eta Josu Erkoreka Espainiako Kongresuan ordezkatuko dituztenak ere aukeratu beharko ditu EAJk.

Ardura berria ilusio handiz hartu duela esan du Aitor Estebanek, eta diputatu berrien izenak laster emango dituztela ezagutzera gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea