Politika -

Aurrekontuak 2013

Ares: 'EAJk ez digu akordiorik eskaini inongo erakundetan'

Aresen iritziz, "nazionalistek eman behar dute lehen pausoa, eurek baitute aurrekontuak aurrera ateratzeko ardura, ez oposizioak".

Rodolfo Ares PSE-EEren Politika idazkaria.
Rodolfo Ares PSE-EEren Politika idazkaria.
Rodolfo Ares PSE-EEren Politika idazkaria.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodolfo Ares PSE-EEren Politika idazkariak adierazi duenez, ez dute akordioetara iristeko EAJren eskaintzarik jaso "inongo erakundetan" eta eurek ez dietela jeltzaleei deituko ohartarazi du.

Otsailean sozialistek egingo duten exekutibarako alderdiaren antolakuntza txostena aurkeztu du Aresek. Urkulluren Jaurlaritzak (gutxiengoan) akordioetara iristeko eskaintzaren bat egin ote dien galdetuta, "ez dugu inongo erakundetan horrelakorik jaso", erantzun du Aresek. Jaurlaritzan ez ezik, hiru aldundietan ere aurrekontuak onartu behar dituzte, hirurak gutxiengoan.

Geroago, kazetariekin izan duen solasaldian, ez dietela jeltzaleei deituko berretsi du, eta era honetan, lehen pausoa nazionalistek eman beharko dutela esan du, "aurrekontuak aurrera ateratzeko ardura eurena delako, ez oposizioarena".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea