Politika -

Aldaketak

Lehen 11 goi kargudunak izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak

Datozen asteetan iragarriko dituzte gainerakoak. Izendapenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, eta orduan izango da ofiziala erabakia.

Eusko Jaurlaritzako sailburu berriak. Argazkia: EITB
Eusko Jaurlaritzako sailburu berriak. Argazkia: EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakaria hasi da dagoeneko Eusko Jaurlaritza berria osatzen. Larunbatean karguaren zina egin zuen Gernikan, eta atzo 8 sailburuek kargua hartu zuten. Bestalde, astearte honetan hasi da Jaurlaritzako goi karguak izendatzen. Aurrez, ordea, gobernu sozialistako arduradunak kargugabetu ditu.

Lehen gobernu bileran erabaki dute jeltzaleek gobernu sozialistak jarritako pertsonak kargugabetzea eta arduradun berriak izendatzea.

Lehendakaritzan 7 arduradun izendatu dituzte: Jesus Peña (Lehendakaritzako idazkari nagusia), Maria Angeles Elorza (Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia), Juan Manuel Castilla (Kabinete zuzendaria), Esther Mendialdua (Protokolo zuzendaria), Maria del Yermo Urquijo (Zerbitzu zuzendaria), Nieves Martinez de Antoñana (Ikasketa eta Araubide Juridiko zuzendaria) eta Iñaki Bernardo (Komunikazio zuzendaria).

Josu Erkorekak zuzenduko duen Herri Lan eta Justizia Saileko beste lau goi kargudun ere izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak.

Pedro Luis Bazacok sail horretako koordinazio lanak egingo ditu. Bestalde, Sabino Torre Araubide Juridikoko sailburuorde izendatu dute.

Izendapenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, eta orduan izango da ofiziala erabakia.

Eusko Jaurlaritzak datozen asteetan izendatuko ditu falta diren goi kargudunak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea