Politika -
Balantzea
Hauteskunde-konpromisoko oinarri handienak betez dabiltzala dio Rajoyk
Halaber, aurreikusi gabe zeuden erabakiak daudela esan du, eta legealdian zehar horiek atzera egin dezaketela gaineratu du.
Erredakzioa
Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak esan duenez, agintaldiko lehen urte honetan hauteskundeetako konpromisoetako “oinarri handienak” bete ditu, aurreikusita ez zeuden erabakiak egon diren arren, eta legealdian horietan atzera egin daitekeen arren.
Rajoyk balantzea egin du Senatuaren osoko bilkuran, Marcelino Iglesias alderdi sozialistako bozeramaileari erantzuna emanez. Azken horrek urtarriletik hartu dituen erabakiak leporatu baitizkio, herritarrei kalte egin dietelako eta PPren programa ez zeudelako.
Gobernuburuak ez ohiko eran hartutako neurriak arrazoitu ditu, baina hazkuntza ekonomikoa eta lanpostuak sortzea lortzea helburu izanda bere konpromisoko “oinarri handienak” betetzen ari direla nabarmendu du.
“Efektuak ikusiz joango gara. Egoera ez zen erraza, eta dagoeneko Espainiako ekonomian datu positiboak daude; laster Ganberan berri onak eman ahal izatea espero dut”, azaldu du Rajoyk.
Rajoy, Kataluniari krisiaren aurka laguntzeko prest
Halaber, gobernuburua Kataluniako Gobernuarekin “guztiz” laguntzeko prest azaldu da, eta laguntza hori susperraldi ekonomikora eta lanpostuak sortzera zuzenduko dutela nabarmendu du. Generalitatearen “arazoak” zuzentzeko lan egingo dutela ere adierazi du, “guztionak direlako”.
Rajoyk “partaidetza nahia” eta “gai askori buruz” hitz egiteko asmoa nabarmendu ditu, besteak beste, finantzaketa autonomikoari buruz. Halaber, Estatutu autonomikoan berak ez duela atzeraldirik proposatu gaineratu du, horrek “gainditzeko zaila den autogobernu maila” sortu duelako.