Politika -
Bizitza profesional berria
Zer egingo dute Patxi Lopezen sailburu ohiek?
Lau sailburu ohi legebiltzarkide dira egun. Gainerakoek politikatik aldenduta jarraituko dute euren ibilbide profesionalak.
Erredakzioa
- Patxi Lopez, lehendakari ohia: Ajuria Enea utzi eta gero, PSE-EEko idazkari nagusiak sozialisten Eusko Legebiltzarreko bozeramaile gisa hasi du legegintzaldia. Askok ibilbide politikoa Madrilen, PSOEn, jarraituko duela uste dute, baina hark ukatu egin du.
- Rodolfo Ares, Herrizaingo sailburu ohia: Jaurlaritza hauteskundeak egin baino bi hilabete lehenago utzi zuen, PSE-EEren hauteskunde kanpaina koordinatzeko. Madrilera joango direnen kinieletako beste klasiko bat.
- Idoia Mendia, bozeramaile eta Justizia eta Administrazio Publiko sailburu ohia: Legebiltzarkide da urriaren 21eko hauteskundeen ostean.
- Rafael Bengoa, Osasun eta Kontsumo sailburu ohia: Barack Obama AEBetako presidentearen Gobernuko aholkularia izango da osasun sistemaren erreforman.
- Carlos Aguirre, Ekonomia eta Ogasun sailburu ohia: Energiaren Euskal Erakundera itzuliko da. Jaurlaritzan sartu baino lehen, bertako Giza Baliabide, Kalitate eta Sistema zuzendaria izan zen.
- Bernabe Unda, Industria eta Berrikuntza sailburu ohia: Navantiara itzuliko da. Aldez aurretik, zuzendari izan zen bertan.
- Gemma Zabaleta, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburu ohia: Politika utzi du, baina PSE-EEko militante izaten jarraitzen du. Irakasle da Gipuzkoako institutu batean.
- Isabel Celaa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburu ohia: Legebiltzarkide eta PSE-EEko zuzendaritzako kide da.
- Pilar Unzalu, Ingurumen eta Lurralde Antolakuntzako sailburuorde ohia: Funtzionarioa da Arabako Aldundian, eta itzuli egingo da kargu horretara.
- Iñaki Arriola, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburu ohia: Legebiltzarkide eta PSE-EEko zuzendaritzako kide.
- Blanca Urgell, Kultura sailburu ohia: Euskal Herriko Unibertsitatera (EHU) itzuli da, Lengoaren Historiako irakasle gisa, Arabako campusean.