Politika -

Segurtasun Saila

Batzorde batek Ertzaintzak Anoetan izandako jokaera aztertuko du

Bere lana Ertzaintzak berak abian jarritako prozeduraren aldi berean egingo du. Ertzaintza istiluetan atxilotutakoen eta identifikatutakoen ardura pena ikertzen ari da.

Istiluak partida jokatzen ari zela eta amaitu ostean izan ziren. Efe.
Istiluak partida jokatzen ari zela eta amaitu ostean izan ziren. Efe.
Istiluak partida jokatzen ari zela eta amaitu ostean izan ziren. Efe.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak ikerketa batzorde bat abian jarriko du Ertzaintzak Anoetako istiluetan izandako jokaera aztertzeko. Istiluak abenduaren 29an izan ziren, Euskal selekzioaren eta Boliviaren arteko norgehiagokan.

Beltran de Herediak lehen lan-bilera egin du goizean Josu Zubiaga Segurtasun sailburuordearekin eta Gervasio Gabirondo Ertzaintzako zuendariarekin. Zubiaga eta Gabirondoren izendapenak EAEko Aldizkari Ofizialean argitaratu dituzte ostegun honetan.

Bilera horretan hartutako lehen erabakia Ertzaintzako Administrazio Unitateari ikerketa-batzorde bat abian jartzeko eskatzea izan da. Ertzaintzak Euskadi eta Boliviaren arteko partidan antolatutako segurtasun operazioa aztertuko du batzordeak.

Hobekuntzak

Batzordearen helburua operazioa aztertu eta antzeko istiluetan erabiltzen diren protokoloetan hobekuntzak egiterik dagoen ondorioztatzea da.

Bere lana Ertzaintzak berak abian jarritako prozeduraren aldi berean egingo du. Ertzaintza istiluetan atxilotutakoen eta identifikatutakoen ardura pena ikertzen ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea