Politika -

Errenteria

Segikoak izateagatik zigortutako hiru gaztek ezkutatzea erabaki dute

Auzitegi Gorenak berretsi zien zigorra joan den abenduan. Ihes egitea erabaki duten hiru gazteek bideo bat argitaratu duten arrazoiak azaltzeko.

Xabier Lujanbio, ezkutatzeko arrazoiak azaltzen. Argazkia: Naiz.info
Xabier Lujanbio, ezkutatzeko arrazoiak azaltzen.
Xabier Lujanbio, ezkutatzeko arrazoiak azaltzen. Argazkia: Naiz.info

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den abenduan Segiko kideak izateagatik Auzitegi Gorenak zigortu zituen Errenteriako bost gazteetako hiruk "ezkutatzea" erabaki dutela iragarri dute bideo baten bitartez.

Xabier Lujanbio Galparsoro, Maitane Linazasoro Lopez eta Arkaintz Anza Illarreta dira ihes egin dutenak. Auzitegi Nazionalak zigortu zituen lehenik, eta ebazpena berretsi zuen Auzitegi Gorenak abenduaren 18an. Hori horrela, sei urte eta erdiko zigorra ezarri zieten.

Naiz.info webgunean argitaratutako bideoan salatu dutenez, "jarduera politikoagatik" eta "gazte mugimenduan egindako lanagatik" zigortu dituzte, "torturapean egindako autoinkulpazioetan" oinarrituta.

"Arkaitzek, Maitanek eta nik uste dugu eman dezakegun erantzun egokiena jardun politikoari eustea dela, eta horregatik erabaki dugu ezkutatzea", adierazi du Lujanbiok bideoan.

Auzitegi Gorenak emandako ebazpenean Aitor Alberdi eta Aitor Franco ere zigortu zituzten; Iosu Arruabarrena, berriz, absolbitu egin zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea