Politika -

Donostia

Segiko 5 kideen aldeko manifestazioa deitu du Eleak mugimenduak

Gorenak 6 urte eta erdiko zigorra berretsi ondoren, zigortutako Segiko bost kideetik hiruk ''ezkutatzea'' erabaki dutela iragarri dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errenteriako bost gaztek kartzelara joateko duten arriskua salatzeko manifestazioa deitu du Eleak mugimenduak hilaren 19rako, Donostian.

Segiko kide izatea egotzita, Auzitegi Gorenak sei urte eta erdiko espetxe zigorra berretsi zien bost gazteri abenduaren 18an, eta, bost gazte horietatik hiruk "ezkutatzea" erabaki dutela iragarri zuten atzo, bideo baten bitartez.

Eleak mugimenduak salatu duenez, gazte hauen ''militantzia politikoak'' eraman ditu ''muturreko egoera'' horretara. Mugimendu horretako ordezkariek salatu dutenez, herritar guztiek jarrera horrekin bat egiteko aukera izan behar dute ''modu berean'', eta horrek ezin du ''kartzela zigorrik'' eragin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea