Politika -
Iruzurraren ostean
Genovako manifestatzaileak: 'Galdetu diruzainari non dagoen dirua'
Gobernuak Madrilen duen Ordezkaritzak azaldu duenez, Genova kalean deitutako kontzentrazioa “legez kanpo” dago, bide egokietatik ofizialki jakinarazi ez dutelako.
Erredakzioa
1.000 pertsona inguru, bi taldetan banatuta, 19:00etatik PPren egoitzatik gertu bildu ziren atzo, ostirala, Madrileko Genova kalean, iruzur politikoaren aurka egiteko, hainbat poliziaren artean.
Bertan bildutakoek ezin izan zuten PPren egoitzara gerturatu, Poliziak hesi bikoitzak jarri zituelako 200 bat metrora, Genova kalean zagoen jendetzaren artean. Alonso Martinez plazan eta Colon plazan ere hesiak jarri zituen.
Manifestatzaileek besteak beste honako kontsigna hauek oihukatu zituzten: "Dimisioa, dimisioa", "Hor dago Ali Babaren haitzuloa" eta "Gutun-azaletan dago zure ordainsaria".
"Non dago dirua, galdetu iezaiozu diruzainari" eta "Non daude PPko lapurrak" ere izan zuten, bai Alonso Martinez plazan zegoen taldeak, baita Colon Plazakoek ere.
Kontzentrazioa "legez kanpokotzat" jo dute
Gobernuak Madrilen duen Ordezkaritzak azaldu zuenez, Genova kalean, Madrilen, deitutako kontzentrazioa "legez kanpo" zegoen, bide egokietatik ofizialki jakinarazi ez zutelako eta antolatzaileak ezagutzen ez zirelako.
Ondorioz, Cristina Cifuentesen departamentutik esan zutenez, manifestatzaile kopuruaren araberako polizia kopurua jarriko zuten. Agenteek kontzentraziora joango ziren pertsonak identifikatu ahal izango zituzten, eta zigorra ezarri ahalko zieten, legez kanpoko edozein kontzentraziotan bezala.
Protesta sare sozialen bidez deitu zuten, eta iruzurra errefusatzea eta azken egunotan hainbat iruzur kasutan azaldu diren alderdiko kargu batzuen dimisioa eskatzea zuen helburu.
#CorruPPlandia etiketapean, Twitterren gehien hitz egin den gaietako bat izanik, ehunka herritarrek haien "haserrea" erakutsi dute, besteak beste, 'Gurtel auzia'ren azken ezustekoekin: Luis Barcenas PPko diruzain ohiak Suitzako kontu batean 22 milioi ezkutatu zituela bere kargupean. Ignacio Gonzalez Madrileko presidenteak Marbellan luxuzko pisua erosi izanaz ere aritu dira.