Politika -

Ezkutatua zeuden

Segiko hiru gazte atxilotu dituzte Donostiako manifestazioan

Segiko kide izateagatik kondenatuta dauden hiru gazteak Maria Cristina hotelean kateatu dira eta Ertzaintzak atxilotu egin ditu.

Manifestazioa Donostiako kaleetan. Argazkia: EFE
Manifestaioa Donostian.
ELEAK mugimenduak euskal gazteriaren eskubideak bermatzeko eskatu du

0:31

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mila lagunetik gora egon dira Eleak deitutako manifestazioan, Segiko kide izateagatik kondenatuta dauden Errenteriako bost gazteei elkartasuna adieraziz.

Manifestazioa 12:30ean hasi da "Euskal gazteria libre eta legala" lelopean, eta hainbat alderdi, erakunde eta gizarte eragileren babesa izan du martxak, baita Donostiako eta Errenteriako Udalenak ere.

Manifestazioan, besteak beste, Rufi Etxeberria eta Marian Beitialarrangoitia ezker abertzaleko kideak, Josetxo Ibazeta, Karmele Aierbe, Ainhoa Etxaide LABeko idazkari orokorra eta Jesus Uzkudun CCOOko Lan Osasuneko arduraduna egon dira.

Errenteriako bost gaztek atxilotzeko eta espetxeratzeko duten arriskua salatzeko deitu zuen Eleak mugimenduak manifestazioa; izan ere, Auzitegi Gorenak sei urte eta erdiko zigorra berretsi zuen Segiko kide izatea egotzita.

Urtarrilaren 3an, Xabier Lujanbiok, Maitane Linazasorok eta Arkaitz Anzak ezkutatzea erabaki zuten; ez zuten epaia onartu "jarduera politikoagatik eta gazte mugimenduan egindako lanagatik zigortu gaituztelako, torturapean egindako autoinkulpazioetan oinarrituta", argudiatu zuten.

Hiru gazteak manifestazioan azaldu dira, eta ondoren, Maria Cristina hotelean kateatu dira hirurak. Ertzaintzak atxilotu egin ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea