Politika -
Fundacion Ideas
Amy Martin kazetari faltsua Carlos Mulasen emazte ohia zen
PSOEtik gertu dagoen Fundacion Ideaseko presidenteordea kargutik kendu zuten atzo, Amy Martin ezizenarekin hainbat lan fakturatu zituela egiaztatu ondoren.
Erredakzioa
Carlos Mulas Fundacion Ideaseko presidenteordearen emazte ohiak, Irene Zoe Alamedak, Amy Martin kazetariaren ezinena berak asmatu zuela onartu du gaur, egunkariei bidalitako ohar batean. 2009tik ezinen hori erabili duela eta bere senar ohiak Amy Martinen berririk ez duela izan adierazi du.
PSOEtik gertu dagoen Fundacion Ideaseko presidenteordea kargutik kendu zuten atzo, Amy Martin ezizenarekin hainbat lan fakturatu zituela egiaztatu ondoren.
"Amy Martinen inguruan piztu den iskanbilaren erantzunkizun guztia nirea da. Barkamena eskatu nahi dut Amy Martin ezinzena asmatu izanagatik", esan du Alamedak ohar horretan. Horrez gain, Carlos Mulasi barkamena eskatu nahi izan dio. "Ez du jasotako zigorra merezi", gaineratu du.
El Mundo egunkariak kaleratutako informazioaren arabera, 50.000 euro jaso ditu ustez Mulasek, Amy Martin ezinenarekin kaleratuta zutabeengatik.
Amy Martinek idatzitako artikuluengatik jasotako diru-kopuruaren inguruan esan du, diru-sarrera guztiak errenta aitorpenean agertzen direla eta dirua bueltatzeko prest dagoela, "Ideasek hala eskatzen badit".