Politika -

Ustelkeria politikoa

Lopezek politikarien ondasunen eboluzioa kontrolatzearen alde egin du

Kataluniako prozesu subiranistari dagokionez, sozialistaren hitzetan "Generalitatearen politika eztaltzensaiatzen ari dira, Espainia osoan murrizketa gehien egin dituen Gobernua delako".

Patxi Lopezek Barcena auzia guztiz argitzeko eskaera egin du. Efe.
Patxi Lopezek Barcena auzia guztiz argitzeko eskaera egin du. Efe.
Patxi Lopezek Barcena auzia guztiz argitzeko eskaera egin du. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ustelkeriaren kontra egiteko Kontu-auzitegiak politikarien ondasunen eboluzioa kontrolatzea proposatu du Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak, kargua hartzen dutenetik uzten duten arte. Horrekin batera, lehendakari ohiak kargudun publikoen soldaten inguruko hausnarketa eskatu du.

PSE-EEko liderra Barcena auziaren inguruan aritu da. Bere hitzetan, "lehenik eta behin egin behar duguna gertatutakoa argitzea da, eta bakoitzak bere erantzukizunen ardura hartzea. PPk esan zuen moduen: bakoitzak bereari hel dezaiola; ardura PPrena da eta ezin dute besteon gainera bota".

Horretarako, parlamentari batek kargua uztean, Kontu-auzitegiek bere ondasunen eboluzioa aztertzeko aukera izatea proposatu du, "eta izandako diru-sarrerekin bat etorriz gero, ondo, baina dena argi egon dadila".

Horrekin batera, "eta gaur egun oso egokia iruditu ez arren", kargudun publikoek soldata hobeak eta alderdi politikoek finantzazio nahikoa eta gardena izatearen alde egin du.

Masek "murrizketak ezkutatu" nahi ditu

"Nazionalistei argi hitz egiteko eskatu behar diegu, zer nahi duten eta nolako ondorioak dituen azal dezatela. Adibidez, galdeketarako balizko galdera bat honakoa izan daitekeela entzun dut: Katalunia Estatua izatea nahi duzu, Europar Batasunaren barruan?

"Galdera horrek tranpa dauka", esan du Lopezek, "independienteak izatea Europar Batsunetik ateratzea dakarrelako, eta Katalunian hori ezkutatzen ari dira. Baina ez hori bakarrik, Generalitatearen politika ere ezkutatzen ari dira, Espainian murrizketa gehien egin dituen Gobernua delako. Ez dezatela iruzurrik egin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea