Politika -

Epaiketa

Auzitegi Nazionala Inaxio Uriaren hilketa epaitzen hasiko da gaur

Fiskaltzak 59 eta 10 urteko espetxe zigorra eskatu du Manex Castro eta Iraitz Santa Cruz akusatuentzat.

Abenduan Inaxio Uriari egindako omenaldia. EITB
Abenduan Inaxio Uriari egindako omenaldia. EITB
Abenduan Inaxio Uriari egindako omenaldia. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak Manex Castro eta Iraitz Santa Cruz epaituko ditu gaur, Inaxio Uria enpresaburuaren hilketaren harira. ETAk 2008. urteko abenduan hil zuen Altuna y Uria enpresako jabea, Azpeitian (Gipuzkoa).

Fiskaltzak 59 urteko espetxe zigorra eskatu du Manex Castrorentzat, talde terroristako kide izatea, legez kanpoko atxiloketa terrorista, auto bat ostea, hilketa terrorista eta kalte terroristak egitea egotzita.

Iraitz Santa Cruzen kasuan, Ministerio Publikoak 10 urteko zigorra eskatu du, talde terroristarekin kolaboratzea leporatuta.

Fiskaltzaren esanetan, ETAk "jauzi kualitatiboa" egin nahi zuen 2008. urtean Abiadura Handiko Trenaren aurka abiatutako erasoaldiaren baitan, eta, ondorioz, Uria hiltzea erabaki zuen, enpresaburua "azpiegitura horrekin lotuta baitzegoen".

Ministerio Publikoak akusatuek kalte-ordainak ematea ere eskatu du; 160.000 eurokoak Uriaren alargunarentzat, eta 240.000 eurokoak seme-alabentzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea