Politika -

Elkarrizketa

Oyarzabal: 'Ustelkeria kasu gehiegi dago'

PPren EAEko idazkari nagusiaren esanetan, horrek "herritarren pazientzia agortu du". Hala ere, "demokraziarekiko eta Justiziarekiko" konfiantza izatea aldarrikatu du.

Iñaki Oyarzabal PPren EAEko idazkari nagusia. Argazkia: EITB
Iñaki Oyarzabal PPren EAEko idazkari nagusia.
Oyarzabal: ''Txapuza horiek ez dira ohikoak PPn''

2:22

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Oyarzabal PPren EAEko idazkari nagusiak "ustelkeria kasu gehiegi" dagoela eta horrek "herritarren pazientzia agortu" duela salatu du. Hala ere, Barcenas auziari dagokionez, "dena argitu" arte itxaroteko deia egin du, "demokrazian eta Justizian" konfiantza izan behar delakoan.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, "kosta" egiten zaio egunkari espainiar batek atzo zabaldutako informazioa sinestea, izan ere, "txapuza horiek ez dira ohikoak" PPn.

Buruzagi popularra "suminduta" agertu da, "beste edozein herritar bezala", PPko kideak, Euskal Herrian bereziki, "lan duina egiten saiatu direlako, dena arriskatzen, trukean ezer jasotzeko asmorik gabe", eta orain "izen ona galtzen ari gara".

"Tristetu eta sumindu egiten gaitu polemika horrekin PPko ordezkari guztien eta jarduera politiko guztiaren izen ona zikintzea. Hemen egoera berezia bizi izan dugu, jende ausartak lan egin du, dirua irabazteko asmorik gabe politikan sartu zen jendeak. Gero, arreta ematen du Suitzan milioika euro dituen jendea egoteak", gaineratu du.

Hala eta guztiz ere, PPren buruzagiak "Justiziarengan konfiantza" izateko deia egin du, izan ere, bera da "ardurak zehaztuko dituena". Horren harira, "jarduera publikoarekin zerikusi duten jarduerekiko kontrol arauak eta legeak" aldatu behar direla azpimarratu du, "orain arte ez baita nahikoa egin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea