Politika -
Barcenas auzia
Masek goi-bilera deitu du ustelkeriaren aurkako neurriak aztertzeko
Administrazioen funtzionamendua hobetzeko ideiak bideratzea eta ustelkeria kasu gehiago ekiditea izango da helburua.
Erredakzioa
Artur Mas Generalitateko presidenteak goi-bilera deitu du datorren asterako, Kataluniako erakunde nagusietako ordezkariekin, administrazioen funtzionamendua hobetzeko ideiak bideratzeko eta ustelkeria kasu gehiago ekiditeko asmoz.
Generalitatean eskainitako prentsaurrekoan, Masek politikan ustelkeriaren susmoa duten gauza "piloagatik" eta jarduera txarrengatik "kezka" erakutsi du, eta, gertaera horiekin, gizarteak erakundeengan duen konfiantza "lerro fina pitzatzen" ari dela nabarmendu du, eta, horrek, "trantsizio nazionalean" eragina izan dezakeela gaineratu du.
Datorren asteko goi-bileran honako hauek hartuko dute parte: Nuria de Gispert Kataluniako Parlamentuko presidenteak, Miguel Angel Gimeno Kataluniako Justizia Nagusiko Epaitegiko presidenteak, Jaume Amat Kontuen Sindikatuak, Rafael Ribó Greuges Sindikatuak eta Daniel de Alfonso Katlauniako Ustelkeriaren Aurkako Bulegoko zuzendariak.
Juan Carlos erregearekin izandako elkarrizketatik egun batera, eta Barcenas auziaren inguruko informazio berrien agerraldien ostean, Masek ez du zehaztasunik eman bilerari buruz, eta Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak egin behar duenari buruz hitz egitea ekidin du, egungo egoeran.
"Ez dut kasu zehatzei buruz hitz egingo, eta ez dut Rajoyk agerraldia egin behar duen ala ez esango, hori Gorteetan eskatu beharra dago, baina horri buruz ez du beste presidente batek iritzirik eman behar", azpimarratu du.