Politika -

Autodeterminazio eskubidea

Amaiurrek, ERCk eta BNGk nazioartera joko dute proposamena ukatuz gero

Larreinak (Amaiur), Boschek (ERC) eta Vazquezek (BNG) Bilbon esan dutenez, ekimena beste behin aurkeztuko dute, baina PPren betoa jasotzen badute, instantzia guztietan helegitea aurkeztuko dute.

PPren betoa jasoz gero, instantzia guztietan helegitea aurkeztuko dute. Irudia: EFE
PPren betoa jasoz gero, instantzia guztietan helegitea aurkeztuko dute
PPren betoa jasoz gero, instantzia guztietan helegitea aurkeztuko dute. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amaiur, ERC eta BNG alderdiek Espainian dauden "bide guztiak" agortuko dituzte autodeterminazio eskubidea eztabaidatzeko ekimena gauzatzeko baina, ohartarazi dutenez, horren gainean "zentsura" mantenduz gero, nazioartera joko dute eskubidea aitortu diezaieten.

Rafael Larreina Amaiurren diputatuak, Alfred Bosch ERCren diputatuak eta Guillerme Vazquez BNGren diputatuak prentsaurreko bat egin dute Bilbon PPren Kongresuko gehiengoak  erabakitzeko eskubidearen inguruko ekimen bat onartzea galarazi zuela salatzeko. Horien iritziz, hori "aurrekari oso garrantzitsu" bat izan da, eztabaida politikoa oztopatuta.

Otsailaren 7an, Amaiurrek, ERCk eta BNGk autodeterminazio eskubidea lege bilakatzeko proposamena aurkeztu zuten legedi espainiarra nazioarteko itunetara egokituta. Baina, PPren botoekin esker, eta PSOE eta CiUren aldeko botoak baziren ere, ez zuen lehenengo filtro hori pasatu.

"Ez gaude Espainiako Estatuarekin negoziazio prozesu bat egitea bilatzen, edo Konstituzioa aldatuz nahian", baizik eta "munduko herri guztiek erabakitzeko eskubidearen aitortzearen bila", Boschek esan duenez.

Hiru alderdiek berriz ere aurkeztuko dute ekimena eta espero dute gainerako alderdiek PPrengan "presioa sartzea" Ganberan auzi hau eztabaidatu ahal izateko.

Mahaiak ekimena beste behin ere errefusatzen badu, Konstituzionalera joko dute eta "Espainiako elkarrizketa bide guztiak agortuko dituzte", baina elkarrizketa aukerak "ixten" badizkiete "nazioartera jotzeko egoeran" egongo dira, autodeterminazioa oinarrizko eskubidea dela aitortu dezaten.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea