Politika -
Krisia
PSNk 'oinarrizko adostasuna' nahi du Nafarroaren garapena bultzatzeko
Nahiz eta egoera "batzuetan jasanezina" dela onartu, Roberto Jimenezek zentsura mozioa eta antzeko konponbide "azkarrak eta ustez errazak" baztertu ditu, "gauzak oraindik okerrako jar ditzaketelako".
Erredakzioa
Roberto Jimenez PSNko idazlari nagusiak "oinarrizko adostasun bat" lortzea proposatu du Nafarroaren garapena bultzatzeko. Horretarako, "gutxieneko oinarri bat adostu beharko genuke enplegua sortu, gure ekonomia indartu eta Hezkuntzan, Osasunan eta Gizarte Zerbitzuetan ditugun laguntzak salbatzeko".
"Adostu dezagun aldaketa hori, egin dezagun gutxieneko akordio bat guztion onerako", esan du Jimenezel PSNko Lurralde Batzordearen hasieran. Hala ere, zentsura-mozioa aurkeztea eta Nafarroan hauteskundeak aurreratzea baztertu du. Jimenezen ustez, sozialistek "UPNren alternatiba" izateko bideari ekin diote.
Bestalde, Yolanda Barcinari egungo egoera kaskarra egotzi dio, Nafarroak bizi duen ezegonkortasuna presidenteak "bilatu eta aurkitutako errealitatea" dela argudiatuta.
Horren harian, PSN Nafarroako Gobernutik "kendu" zutenetik egonkortasuna berreskuratzeko "gomendioak, bisitak, eskaerak, erreklamazioak eta iradokizunak" jaso dituela iragarri du. Sozialistek ahalgin guztiak egin dituztela gaineratu du idazkari nagusiak baina "Barcinari Nafarroaren egonkortasuna bere interesak baino garrantzitsuagoa dela ikustarazten" kale egin zutela azaldu du.
"Baecinak lerro gorriak gainditu eta bereari eustea erabaki zuen, guztiok eskatzen ari garen egonkortasun instituzionalari eustea baino", esan du Jimenezek. "Jendea harrituta dago UPNren barruan sortutako botere-borroka ikusita".
Zentsura-mozioa, baztertuta
Sozialisten ordezkariaren iritziz, UPN-n bizi duten krisiak eragina izango du "dagoeneko urriak diren Gobernu-ekintzetan", eta Barcina presidenteari "gure lurraren alde egin dezan eta etxeko arazoak denbora librean konpon ditzala" eskatu dio.
Halaber, eta nahiz eta egoera "batzuetan jasanezina" dela onartu, Roberto Jimenezek zentsura mozioa eta antzeko konponbide "azkarrak eta ustez errazak" baztertu ditu, "gauzak oraindik gehiago okertu ditzaketelako".