Politika -

Rosa Diez: 'PPk bakarrik utzi gaitu ETA suntsitzeko lanean'

Diezen hitzetan, UPyDk "ez du etsiko", ez du "demokraziaren eta izuaren arteko berdinketa" onartuko eta ez da "ETAren suntsipena ez den beste ezerekin konformatuko".

Rosa Diezek kritika gogorrak egin dizkio PPren jarrerari. Efe.
Rosa Diezek kritika gogorrak egin dizkio PPren jarrerari. Efe.
Rosa Diezek kritika gogorrak egin dizkio PPren jarrerari. Efe.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rosa Diez UPyDko bozeramaileak ETAren amaieraren inguruan "isilik egoteko ituna" dagoela salatu du. PPri "terrorismo gaietan" UPyD Kongresuan bakarrik uztea leporatu dio.

Diezek bere alderdiak antolatutako "Garaileak ala garaituak?" izeneko jardunaldietan parte hartu du. 100 pertsona inguru bildu dira bertan; Fernando Savater, Ruben Mugica eta Maite Pagazaurtundua, besteak beste.

UPyDko liderrak esan duenez, aurreko legegintzaldian PP bakarrik zegoen gizarte politikekin lotutako gaietan, "baina ez terrorismoari eta ETAri lotutakoetan".

Rosa Diezen arabera, "oposizioko alderdi nagusia" UpyDren "aldean" zegoen "ETA suntsitu arte eta hiltzeari utzi arte atsedenik hartuko ez zutela" esaten zutenean.

"Gaur egun, alderdi hori Gobernuan da eta UPyDri gaia ateratzea leporatzen dio, gaiaren inguruan dagoen isiltasuna urratzea", azaldu du.

Diezen hitzetan, UPyDk "ez du etsiko", ez du "demokraziaren eta izuaren arteko berdinketa" onartuko eta ez da "ETAren suntsipena ez den beste ezerekin konformatuko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea