Politika -

Elkarrizketa

Barrena: 'Egiaztatzaileek desarmerako eskema bati ekin diezaiokete'

Pernando Barrenak adierazi duenez, "era ordenatuan" egin behar da desarmea eta horiek ofiziala den norbaitek jaso beharko dituela uste du "ezin baitira armak herrialdeko edozein txokotan utzi".

Pernando Barrena ETBn. EITB
Pernando Barrena ETBn.
Barrena, ETAren indarkeriaren amaieraz, 'Egun On Euskadi' saioan

1:29

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak "helburuak bete" dituela esan du Pernando Barrena Sorturen bozeramaileak eta orain, "ETAren desarmerako eskema bati ekin diezaioketela" gaineratu du.

"Egiaztatzaileen erronka bat da eta alderdien eta Espainiako Gobernuaren partetik ematen den marjina politikoaren baitan egongo da. Armak era ordenatuan entregatu beharko dira eta horiek ofiziala den norbaitek jaso beharko ditu; ezin baitira armak herrialdeko edozein txokotan utzi", nabarmendu du.

ETBko elkarrizketa batean Barrenak esan duenez, Garikoitz Aspiazu "Txeroki"k irakurritako adierazpenak "kritikak" jaso beharrean, ETAren erabakia irmoa dela zalantzan jartzen dutenen artean "erabateko lasaitasuna eman beharko luke".

Parisen epaitzen ari zirenean, Txerokik "gatazkarekin zerikusirik ez duten herritarrei eragindako kaltea" onartu zuen eta adierazpen hori "aztertu" beharko litzatekeela uste du, mezua ETAren buruzagi ohi batek eman duela kontuan hartuta. Ildo honetan, "interpretazio interesatuak" egin direla uste du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea