Politika -
Bere blogean
Lopez: 'Urkulluk ez dezala PSErekin kontatu bere ideia inaustea bada'
PSE-EEren buruzagiarent ustez, "Urkulluk berangan sinisteko eskatzen dio oposizioari, baina horrela ez dira ez zorrak ezta zerbitzu publikoak ordaintzen".
Erredakzioa
"Zehaztutako plan bakarra handik eta hemendik murriztea eta aurrekontuak inaustea bada", aurrekontuak onartzeko ez dezala soizalistekin kontatu ohartarazi dio Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak Iñigo Urkullu lehendakariari.
Bere blogean kaleratutako artikulu batean, oposizioko alderdiek arduraz jokatzea eskatzea aurpegiratu dio lehendakariari, "hutsik dauden proposamenak aurkeztuz" lortu nahi duen gauza bakarra bere aurrekontuak salbu jartzea baita, "politika publikoak arriskuan jarriz".
PSE-EEren buruzagiarent ustez, "Urkulluk berangan sinisteko eskatzen dio oposizioari, baina horrela ez dira ez zorrak ezta zerbitzu publikoak ordaintzen".
"Ez gara pasako"
"Badirudi Urkulluren taldeak zehaztuta daukan asmo bakarra aurrekontua inaustea izango dela, hemendik eta handik murriztea ondorioetan erreparatu gabe. Euskadiko sozialistak ez gara hortik pasako", ziurtatu du.
"Bide horretarako ez dezatela gure babesarekin kontatu", gaineratu du.
"Misterioa argitzen doa"
Eusko Jaurlaritzaren planei dagokienez, "orain arte dudak ziurtasunak baino indartsuagoak" direla esan du Lopezek, "baina gutxinaka-gutxinaka misterioa argitzen doa, eta ezagutzen goazena guztiz etsigarria da", gaineratu du.
"Osasungintzan %4ko murrizketa, Hezkuntza eta Kulturan % 10ekoa, Enplegu eta Gizarte Politikan % 24koa... eta oraindik ez da zehaztu nola mantenduko diren zerbitzu publikoak", azpimarratu du.