Politika -

Justizia

Ustelkeriaren aurkako epaitegiak sendotzea eskatu du Euskadik

EAEk martxan diren ustelkeria auziak azkartu nahi ditu. Justizia auzitegi gorenetako presidenteek egin dute eskakizuna, besteak beste, Juan Luis Ibarrak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ustelkeria auziak ikertzen dituzten epaitegiak indartzeko eskatu dio Euskal Autonomi Erkidegoak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari, martxan diren epaiketak azkartzeko xedearekin. Beste sei erkidegok eskakizun berdina egin dute.

Justizia auzitegi gorenetako presidenteek egin dute eskakizuna, besteak beste, Juan Luis Ibarrak.

Balear Uharteek, Kanariar Uharteek, Gaztela-Mantxak, Gaztela eta Leonek, Kantabriak, EAEk eta Murtziak laguntza eskatu dute. Bestalde, Auzitegi Nazionalak adituen unitate iraunkor bat osatzea eskatu du, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak jakitera eman duenez.

Andaluziak, Aragoik, Asturiasek, Kataluniak, Valentziak, Extremadurak, Galiziak, Errioxak, Madrilek eta Nafarroak ez dute momentuz laguntzarik eskatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea