Politika -

Epaiketa

Aierdi: 'Unibertsitateak ipini dituen bideetara egokitu gara'

Prebarikazio delitua egotzi diote Angel Lete eta Belen Gonzalez ETAko ustezko kide "deportatuei" EHUn ikasteko ustez baimena emategatik.

Xabier Aierdi.
Xabier Aierdi.
Xabier Aierdi.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAko bi kide erbesteraturi ikasteko aukera eman zielakoan, prebarikazioa egin izana leporatu diote Xabier Aierdiri. Euskadi Irratian "ez zen gure erabakia izan" azpimarratu du.

"Ezin pentsa liteke bi irakaslek halako erabakia modu independentean har zezaketenik hain egitura administratibo erraldoian", azpimarratu du.

"Konstituzionalak onartu zuen unibertsitateetan presoei klaseak ematea, baina deportatuen kasua airean geratzen zen, eta interpretazioa sartzen da orain", azaldu du Aierdik.

"Ez zen gure erabakia izan. Deportatuak ikasle presoak bezala tratatuak izan ziren eta dena berdin eman genien. Presoei ematen zitzaien arreta berbera eman zitzaien". Ildo honetan, "Unibertsitateak ipini dituen bideetara egokitu gara", esan du.

Xabier Aierdik langileen eta ikasleen aldetik jasotako babesa nabarmendu du eta prozesua bertan behera geratzea espero du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea