Politika -

I-26ko greba orokorra

Amaiurrek helegitea jarriko du Cuadraren salaketa artxibatu ostean

Diputatu abertzaleak Poliziaren kontrako salaketa jarri zuen, greba orokorreko protestetan, diputatu txartela erakutsita ere, poliziek jo egin zutelako.

Polizia Cuadraren kontra oldartu zen momentua. Argazkia: Efe
Polizia Cuadraren kontra oldartu zen momentua.
Polizia Cuadraren kontra oldartu zen momentua. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amaiurrek helegitea sartuko du Sabino Cuadrak Espainiako Poliziaren kontra jarritako salaketa artxibatu izanaren kontra. Diputatu abertzaleak Poliziaren kontrako salaketa jarri zuen, 2012ko irailaren 26ko greba orokorreko protestetan, diputatu txartela erakutsita ere, poliziek jo egin zutelako Iruñean.

Koalizioa ebazpenaren kontra agertu da, eta gogor kritikatu du epailearen jarrera. Izan ere, Auzitegiak ebatzi du greba orokorrean parte hartzea ez dela "parlamentari baten jarduera", eta Amaiurrek dio "diputatuek gure gizartean jokatzen duten paperaren ikusmolde itxia" dela hori.

Koalizioak gaineratu duenez, diputatuaren "eginbehar publikoak ez dira erakundeetako lanera mugatzen. Garrantzia handia du gizartearen errealitatean egoteak, eta zuzeneko harremanean eta parte-hatzen egon behar du".

Gainera, Amaiurrentzat "nabarmena" da agintarien kontrako atentatu izan zela, "kargudun publikoa dela jakinda egin baitzioten eraso, arrazoirik gabe".

Amaiurren arabera, epailearen jarrera "erabat atzerakoia" da, Poliziari kargatzeagatik azalpenak eskatzea "bere lana oztopatzea" dela dioelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea