Politika -
UPNren Biltzarra
Geroa Bai: 'Hauteskundeak aurreratu behar ditugu, ez dago besterik'
Yolanda Barcinak alde txikiarekin lortutako "garaipenak" Nafarroako Gobernua "ahuldu" egingo duela adierazi du gaur Geroa Bai koalizioak.
Erredakzioa
Yolanda Barcinak alde txikiarekin lortutako "garaipenak" Nafarroako Gobernua "ahuldu" egingo duela adierazi du gaur Geroa Bai koalizioak. "Egia esan, atzoko emaitza UPNren eta Nafarroako Gobernuaren porrota izan da".
"Barcinaren alde txikiko garaipenak UPN bitan zatituta utzi du. Gutxiengoa duen Nafarroako Gobernua, beraz, zatitutagoa izango da hemendik aurrera", azpimarratu du koalizioak.
Ohar batean, Geroa Baik nabarmendu du Barcinak ez duela UPN barruan ezta Nafarroako Parlamentuan lidergoa indartzea lortu. "Orain astebete, alderdiek Barcinaren dimisioa eskatu zuten Parlamentuan, Caja Navarran egindako kudeaketa salatzeko", gogoratu du.
Zentzu horretan, irtenbide bakarra "hauteskundeak aurreratzea" dela esan du Geroa Baik. "Herritarren hitz egin behar dute, euren erakundeak askatzeko", defendatu du koalizioak.