Politika -

Ertzaintzaren barne ikerketa

Nafarrate auziagatik ikerketa bat eskatu du Lamarcak

Horren ustez, Herrizaingo Sailak ez zituen gertatutakoaren inguruko xehetasun guztiak Arartekoaren esku utzi.

Iñigo Lamarca Arartekoa.
Iñigo Lamarca Arartekoa.
Iñigo Lamarca Arartekoa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzari barne ikerketa eskatu dio beste behin Iñigo Lamarca Arartekoak Xuban Nafarrate gazteak 2012ko martxoaren 29ko greba orokorrean jasandako zauriengatik.

Gazteak konortea galdu zuen eta Gasteizko Santiago ospitalean sei egun pasatu zituen buruan jasotako kolpe batengatik.

Familiak dioenez, zauriak gomazko pilotakada batek eragin zizkion, baina lurrera erori zela argudiatu zuen aurreko Herrizaingo Sailak.

Familiak Ertzaintzaren aurka jarritako salaketa artxibatu egin zuen epaileak, Nafarrateren zauriak eta gomazko pilota batek eragiten dituenak bateraezinak direla argudiatuta. Auzia hala ere ez dago itxita, gaztearen senitartekoek helegitea jarri baitute.

EH Bilduk eskatuta hitz egin du Legebiltzarreko batzordean Lamarcak, eta legez Arartekoak ezin duela ebazpenen inguruan hitz egin ekarri du gogora.

Hala ere, gertatutakoa jakin bezain laster, Arartekoak ikerketa hasi zuela adierazi du eta Barne Sailak ez zuela eskatutako guztia euren esku utzi nabarmendu du. Hori dela eta, Ertzaintzaren barruan "ikerketa sakona eta inpartziala" behar dela adierazi du.

Arartekoak horrelako egoeretan prebentzioan lan egiten duela esan du, baina poliziaren ikerketaz gain "ikerketa osagarri bat egiteko" ahalmena izan beharko lukeela defendatu du, "biak bateragarriak direlako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea