Politika -

Bilduk eta PSEk Donostiako aurrekontuak onartu dituzte

359 milloi euroko aurrekontuak sozialisten zuzenketa guztiak jasotzen ditu. Aurrekontuaren zati handiena gastu sozialerako da. EAJ eta PP, berriz, oso kritiko azaldu dira osoko bilkuran.

Juan Carlos Izagirre Donostiako alkatea. EFE
Juan Carlos Izagirre Donostiako alkatea. EFE
Juan Carlos Izagirre Donostiako alkatea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken tramitea gaindituta Donostiako Udalak badu 2013rako aurrekontua: 359 milioi euroko aurrekontua da. Bilduren eta PSEren arteko adostasuna medio, sozialisten zuzenketa guztiak jasotzen ditu, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez. EAJ eta PP, berriz, oso kritiko azaldu dira gaurko osoko bilkuran.

Aurrekontuaren zati handiena (200 milioi inguru) gastu sozialerako da, ia hiru milioi Urumea arroan uholdeak ekiditeko, hiru milloi eta erdi enpleguak sortzeko eta 7,6 milioi autobus geltokia eraikitzeko.

Josu Ruiz Bilduko bozeramailearen hitzetan, hiriarentzat aurrekontu "onak" dira. Ernesto Gasco bozeramaile sozialistak azpimarratu duenez, bere taldearen zuzenketek "nabarmen" hobetu dute aurrekontua.

Gascok, gainera, oposizioa egiteko modu berri bat iragarri du. PPk, ostera, aurrekontu "txarra" dela uste du. EAJren ahotan, "askoz hobea" izan zitekeen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea