Politika -

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Xabier Aierdi: 'Gure unibertsitatea kriminalizatu nahi izan dute'

EHUko irakaslea epaiarekin "pozik eta lasai" azaldu da. "Testuinguru politiko batek edozein gauza sinesgarri" egiten duela salatu du Aierdik. "Kopla-buruko gisa hartu gintuzten", erantsi du.

Xabier Aierdi Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak. Argazkia: EiTB
Xabier Aierdi Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak. Argazkia: EiTB
Xabier Aierdi eta Enrique Antolin irakasleak absolbitu egin dituzte

1:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Xabier Aierdi Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak EHU "kriminalizatu" nahi izan dutela salatu du gaur.

Aierdi eta Enrique Antolin EHUko irakasleak absolbitu egin dituzte. Iragan astean epaitu zituzten, Bilbon, ETAko bi deportaturi eskolak emategatik.

Euskadi Irratiko 'Mezularia' saioan, Aierdi epaiarekin "pozik eta lasai" azaldu da. "Testuinguru politiko batek edozein gauza sinesgarri" egiten duela salatu du irakasleak elkarrizketan. "Zein erraz urratu daitezkeen justizi lerroak", erantsi du.

"Kopla-buruko gisa hartu gintuzten", adierazi du Aierdik, baina benetako helburua "Euskal Herriko Unibertsitatea kriminalizatzea" zela gaineratu du. EHUko irakaslearen hitzetan, "eremu juridikoak kriston astakeriak" egin ditzakeela argi geratu da.

Epaiarekin "2008an hasi zen zoro gurpila" bukatzea eta EHU "bakean" uztea espero du Aierdik. "Lasaitua pertsonala bada ere, unibertsiteak ere hartu du", esan du.

Amaitzeko, prozesu osoan zehar jasotako "babes ikaragarria eta elkartasun adierazpen guztiak" eskertu ditu irakasleak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EHU berriak