Politika -

'Langraiz bidea'

Espetxe onurak 'eskubidea' direla gogorarazi du Jonan Fernandezek

Bake eta Bizikidetza idazkaria talde parlamentario guztiekin batzartu da dagoeneko.

Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetza idazkaria. EFE
Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetza idazkaria. EFE
Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetza idazkaria. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetza idazkari nagusiak espetxe onurak "pribilegioak" baino gehiago, "eskubideak" direla gogorarazi dio Espainiako Gobernuari. Horrenbestez, legea betetzea edo ez betetzea ezin dela egoera politikoaren araberakoa izan adierazi du.

Fernandezek Onda Vascan egin ditu adierazpenok, Barne Ministerioak 'Langraiz bide'ko hiru presori hirugarren gradua ukatu eta gero. Horren aurrean, hirugarren gradua ematea "legeak aitortzen duen eskubidea bat" dela nabarmendu du.

Bestalde, Parot doktrinari buruz, "lanabes diplomatikoak" erabiltzea eskatu du Fernandezek. Izan ere, Estrasburgok doktrina hori indargabetuko balu ere, epaia ez ezartzeko "ingeniaritza juridikoa" egingo dutela aurreratu zuen Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak.

Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetza idazkariak azaldu duenez, dagoeneko talde parlamentario guztiekin batzartu da, eta harremana "ona" izan da. Hartu-eman horietan, bakegintza eta normalizazio arloan akordioak lortzea "zaila" izango dela ohartu da.

Nolanahi ere, bake eta bizikidetza lantaldea abian jarriko dutela azpimarratu du. "Ezin dut esan aste honetan edo Aste Santuaren ostean izango den, baina aurki sortuko dute", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea