Politika -

Lau auzipetu

Fiskalak 5 urteko zigorrak eskatu ditu Barcinari tartak botatzeagatik

2011ko urriaren 27an Yolanda Barcina Nafarroako presidenteari tartak jaurtitzeagatik lau kide daude auzipetuta. 5na urteko kartzela zigorrak eskatu ditu Fiskaltzak.

Yolanda Barcinari tartak jaurti zizkioten unea. EiTB
Yolanda Barcinari tartak jaurti zizkioten unea. EiTB
Yolanda Barcinari tartak jaurti zizkioten unea. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fiskalak 5na urteko kartzela zigorrak eskatu ditu 2011ko urriaren 27an Yolanda Barcinari tartak jaurtitzeagatik auzipetuta dauden lau kideentzat. Frantziako Tolosan, Pirinioetako Lan Elkartearen bilera batean, jaurti zizkioten tartak Barcinari.

Ekintza hori, alegia, "Mugitu" Abiadura Handiko Trenaren kontrako mugimenduak hartu zuen bere gain.

Halaber, "Mugitu"ren arabera, akusazio partikularrak bederatzi urteko kartzela zigorra eskatu du Gorka Ovejerorentzat, eta beste seina urte eskatu ditu Ibon Garcia Garrido, Julio Martin Villanueva eta Mikel Alvarez Forcada auzipetuentzat.

Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak agintaritzari atentatua egitea leporatu zien lau kideei, asteroko agerraldiak ezarri zizkien eta pasaportea kendu zien.

Auzipetutakoen defentsak Pedrazen erabakiaren kontra helegitea jarri zuen kartzela zigorren eskaera "hiperbolikoa" zela iritzita, baina helegitea epaileak baztertu zuen lehenik eta ondoren Auzitegi Nazionaleko Zigor-arloko Salak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea