Politika -
Gipuzkoako PP
Semper Gipuzkoako politika erabat berritzearen alde agertu da
EAJk eta PSEk Gipuzkoan Bilduren kontrako zentzura mozioa aurkezten badute, PPk babestu egingo du, baina jeltzaleek “ez dute nahi”.
Erredakzioa
Borja Semper Gipuzkoako PPko presidentea "Gipuzkoan politika erabat berritzearen alde" agertu da, bi alderdi "kontserbadore eta atzerakoienak, EAJ eta Bildu", izaten ari diren "sasi-borroka" ikusita, eta bi alderdi horiek, horren ustez, "denboraldi luze bat, edo denboraldi bat behintzat, aulkia berotzen eman beharko lukete", adierazi du. EAJk eta PSEk Gipuzkoan Bilduren kontrako zentsura-mozioa aurkezten badute, PPk babestu egingo duela gaineratu du, baina, horren iritzian, jeltzaleek "ez dute nahi".
Elkarrizketa batean, Semperrek lurralde historikoaren egoera politikoa aztertu eta "penagarria" dela esan du, Bilduk zuzentzen duen Foru Gobernuari "ez zaiolako gestioa inporta".
"Ez da horien borroka, horiena beste bat baita, eta Gipuzkoa hilzorian uzteko prest daude iraultza sozialista bolivartarraren aitzindari izaten jarraitu ahal izateko", adierazi du.
PPko buruzagiaren esanetan, "Bildukoak oposizioan pankarta baten atzean zeudenean ia-ia ez zuten eraginik egunerokoan", baina orain, "pankartakoak gobernatzen ari direnean ez da broma bat, guztioi eragiten baitigu".
Semperren esanetan, egoera hori "PSEk, EAJk eta PPk sinatutako zentsura-mozio baten bitartez zuzendu zitekeen, baina EAJkoek ez ziren ausartu, eta, Joseba Egibarrek aitortu zuenez, hauteskundeetarako kalkuluak lehenetsi zituzten Gipuzkoaren interesak baino".
Horren harira, lurraldearen gestioa bideratzeko, erakunde garrantzitsuenen gestioa bideratzeko, EAJk eta PSEk Gipuzkoan Bilduren kontrako zentzura mozioa aurkezten badute, PPk babestu egingo duela nabarmendu du Semperrek, baina "gaur egunhori ezinezkoa da, EAJk ez duelako nahi".
Gipuzkoako PPren presidentearen arabera, "EAJk ez du Bildu biktima bihurtu nahi", baina azkenean gipuzkoar guztiak gara biktimak".
Semperrek baieztatu du Gipuzkoako PPk "politika egiteko eta ulertzeko beste modu bat" bideratuko duela, baita lurralde historikoa ulertzeko ere. Izan ere, horren ustetan, "herritarrek paso egiten dute EAJren eta Bilduren arteko borrokaz, banderen kontuaz, erabakitzeko eskubideaz, identitateez eta iraultzaz".
PPko buruzagiaren esanetan, “Bildukoak oposizioan pankarta baten atzean zeudenean ia-ia ez zuten eraginik egunerokoan”, baina orain, “pankartakoak gobernatzen ari direnean ez da broma bat, guztioi eragiten baitigu”.