Politika -

Manifestazioa

Yolanda Gonzalezen hiltzailea ikertzeko eskatu diote Gobernuari

Emilio Hellin Yolanda Gonzalezen hiltzailearen eta Estatuko Segurtasun Indarren arteko lotura ikertzeko eskatu dute manifestariek.

Yolanda Gonzalezi omenaldia. EFE
Yolanda Gonzalezi omenaldia. EFE
Yolanda Gonzalezi omenaldia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehun lagunetik gora bildu dira Madrilen Gobernuari Yolanda Gonzalezen hiltzailea ikertzeko eskatuz. Ildo horretan, Emilio Hellin Yolanda Gonzalezen hiltzailearen eta Estatuko Segurtasun Indarren arteko lotura ikertzeko exijitu dute.

1980. urtean hil zuen Hellinek Yolanda Gonzalez gaztea. Orain bi hilabete jakin zen Emilio Hellin (egun Luis Enrique) Polizia Nazionalarekin eta Guardia Zibilarekin elkarlanean egon dela, 43 urteko espetxe zigorra jarri zioten arren.

"Ikerketa, Justizia, Ardurak" lelopean, Hellin ikertzeko eskatu dute, 2006az geroztik ez ezik (Estatuko Segurtasun Indarrekin elkarlanean hasi zen orduan) espetxetik atera zenetik ere bai, zenbat diru publiko jaso duen jakiteko.

Asier Gonzalezek, Yolanda Gonzalezen anaiak, "Hellin Gobernu demokratiko batekin elkarlanean aritzea" "iraingarria" dela esan du.

Manifestazioan halaber, Kongresuko oposizioko gehienagoak aurkeztu duen legez besteko proposamena babestu dute. Bertan, "Parlamentuan ikerketa ofiziala hasteko" eskatzen da.

Martxoaren 21ean aurkeztu zuten ekimena alderdi gehienek, PPk eta UPyDk izan ezik. Azken honek azken orduan errefusatu zuen ekimena babestea, Amaiur proposamenaren alde azaldu ostean.

Proposamen horretan, Gobernuari ikerketa ofiziala eskatzen zaio, 1980. urtean, gazte sozialista hiltzeagatik zigortu zuten Emilio Hellin eskuin muturreko kideak Estatuko Segurtasun Indarrekin izan dituen loturak ikertzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea