Politika -

Diputatuen Kongresua

Konstituzionalak ez diola arrazoia eman nahi izan salatu du Amaiurrek

Koalizio abertzalearen arabera, horrexegatik bota dute atzera Kongresuan talde propioa edukitzeko jarri zuten helegitea.

Xabier Mikel Errekondo Amaiurren Kongresuko bozeramailea. Argazkia: Efe
Xabier Mikel Errekondo Amaiurren Kongresuko bozeramailea.
Xabier Mikel Errekondo Amaiurren Kongresuko bozeramailea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amaiurrek salatu du Auzitegi Konstituzionalak ez diola arrazoia eman nahi izan eta horregatik bota duela atzera Kongresuan talde propioa edukitzeko jarri zuten helegitea. Izan ere, gaia "sakonean aztertuz gero" Konstituzionalak helegitea onartu beharko zuela iritzi dio koalizioak.

Xabier Mikel Errekondo, Jon Inarritu eta Rafa Larreina diputatuek prentsaurrekoa eman dute Donostian, eta zerbitzu juridikoak Europako Giza Eskubideen Auzitegira jotzea aztertzen ari direla iragarri dute.

Larreinak azaldu duenez, "badago jurisprudentzia" gaiaren inguruan, eta beste antzeko kasu batzuetan, parte-hartze politikorako giza eskubidea urratu dela salatu izan denean, Konstituzionalak "sakonean aztertu zuen kasua", ERCren kasu bati erreferentzia eginez.

Era berean, Auzitegi Konstituzionalak "giza eskubide baten urraketarik ez dela egon esateko urte eta erdi" behar izan duela eta azkenean "lau lerroko idatzi bat" aurkeztu duela kritikatu du Amaiurrek. Gainera, ebazpena Espainiako Gobernuak "Amaiurren eta EH Bilduren kontrako diskurtsoa gogortu" duenean irisi izana ez dela "kasualitatea" iritzi diote.

Eusko Jaurlaritza

Bestalde, Rafa Larreina Amaiurren diputatuak "anbiguetateak" alde batera uzteko eta gobernu-egitasmoa adosteko alderdi bat "aukeratzeko" deia egin dio Iñigo Urkullu lehendakariari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea