Politika -

EAEko PP

Basagoitik ukatu egin du kargua utzi nahi izatea

Gutxienez 2015eko udal eta foru hauteskundeetaraino EAEko PPren buru izaten jarraitzeko eskatu omen dio Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak.

Antonio Basagoiti EAEko PPko beste karguekin batera.
Antonio Basagoiti EAEko PPko beste karguekin batera.
Antonio Basagoiti EAEko PPko beste karguekin batera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti EAEko PPren presidenteak ukatu egin du kargua utzi nahi izatea eta alderdiko buruzagi gisa duen zilegitasuna defendatu du. Ildo horretan, botoen % 93 jaso zituela ekarri du gogora.

"Ez da egia", erantzun du Basagoitik kazetariek lehenbailehen buruzagitza uzteko asmoa ote duen galdetu diotenean. Halaber, "ez dago berrikuntzarik", adierazi du, eta egonez gero, iragarriko duela ziurtatu du, baina "oraingoz, ez dago berririk".

Gainera, EAEko PP zuzentzeko zilegitasun osoa duela defendatu du botoen % 93k horrela erabaki zutelako.

Dagoeneko hainbatetan ukatu du joateko asmoa edukitzea. Bere ondorengoa hautatzeko eztabaida ez dagoela irekita ziurtatu zuen orain hilabete, eta 2015eko udal eta foru hauteskundeak prestatzen ari dela gaineratu zuen.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak EAEko PPren buru izaten jarraitzeko eskatu dio, gutxienez 2015eko hauteskundeak izan arte, Europa Press agentziak "iturri popularrak" aipatuz zabaldu duenez. Udal hauteskundeak izan aurretik ez du ondorengoaz eztabaidatu nahi Espainiako presidenteak; ezker abertzaleak gora egiteko erabakigarriak izan litezkeen botoak ez galtzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea