Politika -

Erreleboa, EAEko PPn

Antonio Basagoitik aurten utziko du politika

EAEko PPren presidenteak jarduera politikotik aldentzea erabaki du eta enpresa pribatuan hasiko da lanean, hainbat hedabidek argitaratu dutenez.

Antonio Basagoiti, EAEko PPren presidentea. Argazkia: EiTB
Antonio Basagoiti, EAEko PPren presidentea. Argazkia: EiTB
Antonio Basagoiti, EAEko PPren presidentea. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoitik jarduera politikoa utziko du eta enpresa pribatuan hasiko da lanean.

Hala, hainbat hedabidek astearte honetan argitaratu dutenez, EAEko popularren presidentea Ameriketako enpresa batean hasiko da lanean,

Dena den, Basagoitiren ingurukoen arabera, aurten utziko du kargua, baina ez berehala.

Hain justu, EAEko popularren buruzagiak atzo (astelehena) kontrakoa esan eta gero zabaldu da informazioa. Basagoitik ukatu egin zuen kargua utzi nahi izatea eta alderdiko buruzagi gisa duen zilegitasuna defendatu zuen.

"Ez da egia", erantzun zuen Basagoitik kazetariek buruzagitza lehenbailehen uzteko asmoa ote zuen galdetu eta gero. Halaber, "berrikuntzarik ez" dagoela, eta egonez gero, iragarriko zuela ziurtatu zuen.

Urriko hauteskunde autonomikoen ostean, Euskadiko PPko presidentetza utziko zuela iragarri zuen Basagoitik, baina datarik zehaztu gabe. Ordutik, etengabeak izan dira kargu-uztearen inguruko zurrumurruak.

Duela hilabete, esaterako, Basagoitik bere ondorengoa hautatzeko eztabaida ez dagoela irekita ziurtatu zuen, eta 2015eko udal eta foru hauteskundeak prestatzen ari dela gaineratu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea