Politika -

Biktimak

PSE: 'Lopez de Lacalle preso politikoa izan zen; bere hiltzaileak, ez'

Omenaldia egin diote kazetariari ETAk hil zuela 13 urte bete diren egunean. Ekitaldia PSE-EEk eta PPk antolatu dute, Andoainen jarritako monolitoan.

Lopez de Lacalleri egindako omenaldia. Argazkia: Efe
Lopez de Lacalleri egindako omenaldia.
Jose Luis Lopez de la Calle omenadu dute, Andoainen

0:31

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSE-EEk eta PPk Jose Luis Lopez de Lacalle kazetaria omendu dute gaur Andoainen (Gipuzkoa), ETAk hil zuela 13 urte bete diren egunean, eta kazetaria preso politikoa izan zela eta haren hiltzaileak, ez, aldarrikatu dute.

"Duela hamahiru urte Jose Luis hil zutenak ezin dira euskal preso politikoak izan. Hiltzaile soilak dira", azpimarratu du Estanis Amutxastegik, Andaingo alkate ohi eta egungo bozeramaile sozialistak.

Lopez de Lacalleren eta "askatasunaren aldeko biktimen" omenez altxatutako monolitoan egin dute omenaldia.

PSE-EEko eta PPko kideak bertaratu dira ekitaldian, Andoaingo Udalean Bilduk agintzen duenetik bi alderdiek antolatzen baitute omenaldia, lehen Udalak antolatzen zuena.

Amutxastegik azaldu duenez, gaur egun, "euskal preso politikoez etengabe hitz egiten ari direnean", gogoratu behar da, "historia ez nahasteko", kazetariaren hiltzaileak ez direla "euskal preso politikoak".

"1977tik ez da euskal preso politiko gehiago egon. Jose Luis preso politikoa izan zen, askatasunaren aldeko borrokalaria, eta CCOOren fundatzaile izateagatik bost urtez preso egon zen", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea