Politika -

Hasi da bilera

Urkullu ahaldun nagusiekin bildu da, lanpostuak sortzeko helburuarekin

Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko ahaldun nagusiak jarrera irekiarekin joan dira lehendakariak deitutako bilerara.

Iñigo Urkullu lehendakariam, ahaldun nagusiak eta Eudeleko presidentea. EFE
Iñigo Urkullu lehendakariam, ahaldun nagusiak eta Eudeleko presidentea. EFE
Urkullu hiru ahaldun nagusiekin bildu da, Ajuria Enean

1:52

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko ekonomia suspertzeko eta lanpostuak sortzeko ekimenak aurrera ateratzeko laguntza eskatuko die Iñigo Urkullu lehendakariak Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko ahaldun nagusiei asteazken honetan. Bilerara jarrera ireki batekin joan direla iragarri dute hiru ahaldun nagusiek.

Bilera 16:00etan hasi da Ajuria Enean, eta bertan dira Martin Garitano (Bildu), Jose Luis Bilbao (EAJ) eta Javier De Andres (PP) ahaldun nagusiak eta Ibone Bengoetxea (EAJ) Eudeleko presidentea.

Bileraren helburua itun ekonomiko bat lortzea da, autogobernua eta bakegintza alde batera utzita.

Urkulluren Gobernuari egonkortasuna emateko akordio bat lortzea du helburu bilerak, Eusko Legebiltzarreko gutxiengoa gainditzeko. Datorren astean beste bilera bat egingo du lehendakariak, helburu berarekin, baina Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdietako ordezkariekin (EAJ, EH Bildu, PSE, PP eta UPyD) bilduko da orduan.

Aldundien jarrera

Bizkaiko ahaldun nagusiarekin eta Eudeleko presidentearekin adostasuna bermaturik du Urkulluk; izan ere, EAJkoak dira hirurak.

Horren harian, lehendakariak egingo dituen proposamenak "entzuteko prest" joango dela aurreratu du Jose Luis Bilbaok.

Gipuzkoako ahaldun nagusia ere jarrera irekiarekin joango dela azaldu du Larraitz Ugarte Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak. Ahalduna Urkulluren azalpenak "entzutera" joango dela adierazi du Ugartek.

Akordio konkretuak lortzeko jarrera "eraikitzailea" izango duela esan du Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak bilerara sartu aurretik. Une honetan, erakundeen garatzeko aukerak oztopatu ez eta "esfortzuak batu" behar direla nabarmendu du De Andresek.

Europar Batasunak maiatzaren 29an defizit helburuak malgutuko omen ditu, eta proposamenak erabaki horrekin "lotuta" aurkeztuko ditu Urkulluk, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gaur azaldu duenez. Akordioa maiatzaren 29a baino lehen lortzea espero du Erkorekak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Urkullu azken albisteak Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Bizkaiko Foru Aldundia azken orduko albisteak Gipuzkoako Foru Aldundia albisteak Arabako Foru Aldundia albisteak EUDEL gaur