Politika -

Atxiloketak Frantzian

Armak eta agiriak faltsutzeko materiala atzeman dituzte miaketetan

Ikerketaren iturriek ez dute miaketa gehiago egiteko aukera baztertu. Guztira sei pertsona atxilotu zituzten atzo ETAren aurkako operazioan.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Material ugari atzeman dute Frantzian egindako miaketetan

3:05

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo Frantzian ETAko ustezko sei kide atxilotu ondoren, armak eta agiriak faltsutzeko material ugari atzeman ditu Poliziak horien etxebizitzetan egindako miaketetan.

Smith & Wesson markako lau arma motz eta jada faltsututa zeuden agiriak ere aurkitu dituzte.

Horrez gain, sei ordenagailu, informazioa biltzeko erabili ohi diren hainbat euskarri (pen driveak eta memoria txartelak) eta bi auto ere atzeman dituzte, terrorismoaren kontrako iturriek Europa Pressi jakinarazi diotenez.

Operazioan, Espainiako Barne Ministerioaren hitzetan, ETAren hornikuntza taldeko arduradun nagusiak atxilotu dituzte, hau da, zuloak kontrolatzen zituztenak, agiriak faltsutzen zituztenak eta autoak lapurtzen zituztenak.

Miaketetan dirua ere atzeman dute, baina ez asko, Frantzian klandestinitatean bizitzeko beharrezkoa besterik ez.

Hain zuzen ere, hiru etxebizitza miatu dituzte, Brive, Montpellier eta Blois herrietan, baina ikerketaren iturriek ez dute miaketa gehiago egitea baztertu.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea