Politika -
Politika utziko du
Basagoiti: 'Politikak erre egiten du, areago PP ordezkatzen baduzu'
Horrenbestez, Antonio Basagoitik aitortu du politika "gogo handiarekin" utziko duela albo batean, "baina baita pena apur batekin ere".
Erredakzioa
Antonio Basagoiti-k esan du politika "gogo handiarekin" utziko duela, baina "baita pena apur batekin ere". "Nire bizitza izan da eta dena eman dut herritarrak ordezkatzeko, haien arazoak nire eginez", azpimarratu du.
Europa Pressek egindako elkarrizketa batean, aro berriari "ilusio handiarekin" helduko diola esan du; izan ere, "politikak erre egiten du, bereziki Euskadin, eta areago Alderdi Popularraren ordezkari bazara".
Bera Euskadiko PPren buruzagi dela ETAk jarduera armatua betirako amaitu izanaz galdetuta, Basagoitik esan du politikagintzan hasi zenean "gauzak askoz okerrago" zeudela.
"Gaur ETAk hiltzen ez badu, eta desagertzea geratzen zaion arren, PPko jendeak aurpegia eman duelako izan da, bide horretatik joan ezin zela esan diolako", nabarmendu du.
Basagoitik gaur bertan utziko du kargua eta Arantza Quiroga izango da Euskadiko PPren buruzagi berria.
Datozen egunetan Eusko Legebiltzarreko eserlekua ere utziko du eta oso litekeena da Carlos Olazabalek hartzea Basagoitiren tokia.