Politika -
Urtza Alkortaren atxiloketa
Lege 'bidegabeak' desobeditzeko eskatu die Sortuk erakundeei
Urtza Alkorta atxilotzeko Ertzaintzak egindako operazioarekin lehendakariak jarrera "etsigarria" izan duela salatu du Pernando Barrena Sortuko bozeramaileak.
Erredakzioa
Espainiako auzitegien lege eta sententzia bidegabeak desobeditzea eskatu die Pernando Barrena Sortuko bozeramaileak euskal erakundeei. Horrela, Urtza Alkorta ETAko kolaboratzailearen atxiloketan Eusko Jaurlaritzaren jarrera salatu du Barrenak.
Pernando Barrena eta Amaia Izko bozeramaileek prentsaurrekoa eman dute gaur Donostian. Urtza Alkorta Ondarroan (Bizkaia) atxilotzeko Ertzaintzak egindako operazioarekin Iñigo Urkullu lehendakariak jarrera "etsigarria" izan duela salatu du Pernando Barrena Sortuko bozeramaileak.
Barrenaren hitzetan, Jaurlaritzak ez zion Ertzaintzari Alkortaren atxiloketa agindu behar, Auzitegi Nazionalaren agindua ez zuela bete behar, alegia.
Sortuko bozeramailearen ahotan, "gobernari batek legeak bidegabeak direnean duintasunez jokatu behar du, desobeditu behar ditu, eta Urkulluk ez du hori egin".