Politika -

Polemika

Sortuk Bilbaori: 'Komuneko papera ustelkeria garbitzeko erabili'

Bizkaiko ahaldun nagusiak asteburuan egindako adierazpen batzuk kritikatu dituzte, eta Bilbaori Bizkaiko Aldundian Ortuzarren "disc-jockey" izatea leporatu diote.

Jose Luis Bilbao, diputado general de Bizkaia. Foto: EiTB
Jose Luis Bilbao, diputado general de Bizkaia. Foto: EiTB
Jose Luis Bilbao, diputado general de Bizkaia. Foto: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joxean Agirre Sorturen Gipuzkoako bozeramaileak Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiari Andoni Ortuzarren "disc-jockey" izatea aurpegiratu dio eta "komuneko papera Bizkaiko EAJn dagoen krisia, praktika txarrak eta ustelkeria garbitzeko" erabiltzeko eskatu dio.

Jose Luis Bilbaok asteburuan Gernikako ekitaldi batean egindako adierazpenak kritikatu ditu Agirrek Infozazpin egindako elkarrizketa batean. Bizkaiko ahaldun nagusiak ezker abertzalearen eredu "bolivartarrak Gipuzkoa komuneko paperik gabe" utz lezakeela esan zuen.

Dena den, Agirrek azpimarratu duenez, Bilbao "txisteak egiten baino arriskutsuagoa da PPrekin akordioak adosten".

Hondakinen inguruko polemikaren baitan EAJk "bizikidetza soziala gaiztotzen" jarraitu nahi duela azpimarratu du Agirrek, eta horrekin lotu ditu Bilbaok asteburuan egindako adierazpenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea