Politika -
Basagoitiren dimisioa
Borja Semper izango da PPren bozeramailea Eusko Legebiltzarrean
PPren Gipuzkoako presidenteak hartuko du, beraz, Arantza Quirogaren postua. Juana Iturmendi sartuko da Legebiltzarrean Basagoitiren tokian.
Erredakzioa
Borja Semper PPren Gipuzkoako presidentea izango da popularren bozeramailea Eusko Legebiltzarrean, Arantza Quirogak alderdiaren buruzagitza hartu ostean.
Iñaki Oyarzabal PPren EAEko idazkari nagusiak prentsaurrekoa eman du, Antonio Basagoitik alderdia utzi ondoren Legebiltzarrean egingo dituzten aldaketen berri emateko.
Semperrek hartuko du, beraz, bozeramaile kargua, Quirogak berak proposatuta,"gaitasun osoa" duelakoan.
Gainera, Basagoitik libre utzi du Legebiltzarreko eserleku bat, eta Juana Iturmendi legebiltzarkide eta senatari ohiarentzat izango da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea