Politika -

Donostiako Justizia Jauregia

Bilkura Donostian, AHTaren aurkako bi lagun epaituko dituztela eta

Fiskalak bi urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu du gazte bakoitzarentzat, 2008an euskal "Y"ren kontrako protesta ekintza batean parte hartzea leporatuta.

Protesta egin dute, Justizia Jauregian. EFE.
Protesta egin dute, Justizia Jauregian. EFE.
Protesta egin dute, Justizia Jauregian. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) kontrako ekintza batean parte hartzea leporatuta bi gazteren aurka hasi den epaiketa dela eta elkarretaratzea egin dute Donostiako Justizia Jauregian.

2008an euskal "Y"ren kontrako protesta ekintza bat egin izana leporatzen diete bi gazteei eta fiskalak bakoitzarentzat bi urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu du.

Elkarretaratzean parte hartu dutenek AHTren aurkako pankartak eraman dituzte, eta baita, 2011n Yolanda Barcina Nafarroako presidenteari tartak jaurti zizkietenei babesa helarazteko beste bat ere, bosna urteko kartzela zigorra ezarri nahi diete haiei.

Bozeramaile batek adierazi duenez, bi auzipetuek AHTren kontra protesta egiteko duten "eskubidearen urraketa" salatu nahi dute, kasu honetan, gazteek besoak porlanez betetako bidoietan sartu zituzten.

2008ko ekainaren hasieran Ordizian egindako protesta ekintza hura dela eta, Fiskaltzak zirkulazioaren segurtasunaren kontrako delitua, koakzioak eta desordena publikoa egozten dizkie.

Aurretik ere desobedientzia egotzita epaitu dituztenez, "espetxera joateko arriskuan" daudela salatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea