Politika -
Herri-kontsulta
Independentziaren kontsulta ez egitea eskatu dio Barcinak Etxarriri
Yolanda Barcinaren Gobernuak uste du ez dagoela Udalaren eskumenen artean, eta Estatuarena bakarrik den eskumena urratuko lukeela.
Erredakzioa
Nafarroako Gobernuak independentziaren inguruan egin behar duen herri-kontsulta bertan behera uzteko eskatu dio Etxarri-Aranazko Udalari, Estatuarena bakarrik den eskumena urratuko lukeela iritzita.
Bizilagun talde batek sustatutako ekimenak Udalaren onarpena jaso zuen iragan maiatzaren 10ean, eta honako galdera proposatzen du: "Ados al zaude Etxarri Aranatz, Euskal Herriko udalerria izanda, Europako estatu independente berri baten parte izatearekin?".
Udalak, orain, 15 eguneko epea du osoko-bilkuran hartutako erabaki hori atzera botatzeko.
Nafarroako Gobernuaren arabera, ordenamendu juridikoaren "kontrako elementuak ere" baditu kontsultak; izan ere, "Etxarri-Aranatz Euskal Herrian dagoela esatea, edo 'estatu independente berri bat' aipatzea, Espainiako nazioaren batasun printzipioaren kontra doa".